Hizkelan4

  • 2019.10.15 |
Urtero Lanbide heziketa eta lan mundua euskararekin eta hizkuntza kudeaketarekin lotutako Hizkelan Jardunaldia egiten da. Hizkelan jardunaldiaren 4. Edizioa izan da aurtengoa.

Euskaraz lanean ari diren edo euskaraz hasi nahi duten enpresa, lantoki, LHko ikastetxe edo erakundeentzat da Hizkelan. Eta bereziki, Lanbide Heziketako ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntza teknikari eta zuzendarientzat, Lantokiko Prestakuntza eta Prestakuntza Dualeko arduradunentzat, Hizkuntza Normalkuntza planetan murgildutako enpresa, erakunde eta elkarteetako arduradunentzat, eta orokorrean euskara eragile, teknikari eta besterentzat.
Aurten, Hizkelan4 Lanabes egitasmoaren baitan kokatzen da, Arabako Foru Aldundiaren babesean. Bertan batu dira Lanbide Heziketako irakasle eta eragileak, enpresetako, hizkuntza zerbitzuetako, erakundeetako...  120 eragile baino gehiago eta protagonista.

Hizkelan jardunaldia Lanbide Heziketa, enpresa, elkarte eta erakundeen zubi lanerako ekitaldi garrantzitsua da. Elkargune izateaz gain, praktika onak eta ezagutzak partekatzeko lekua ere bada.
Aurten, sarean euskara sustatzearen garrantzia, zibersegurtasuna edo industria 4.0. eta “euskara sarean” loturiko esperientziak konpartitzeko aukera izango dugu. Izan ere, aurtengo leloa “Saretu euskaraz” izan baita; Digitalizazioaren aroan Lanbide Heziketa, lana eta euskara zertan den eta etorkizunari begira zer izango den.

Jardunaldian izan da eskertze eta errekonozimenduetarako parada;  bi oroigarri banatu dira asmo horrekin. 2019 Hizkelan4 oroigarria merezi dutenak izan dira: batetik Mubea-Inauxa enpresa eta bestetik Kepa Altube Eraña. Mubea-Inauxari oroigarria eman zaio ikasleek enpresa horretan Lantokiko Prentakuntza euskaraz egin dutelako, emandako aukera horren errekonozimendurako sari gisan. Kepa Altube Erañak ere jaso du oroigarria, 2008tik aurten arte Lanekiko kide izan delako, Presidente lanetan hasi eta Kudeatzaile lanetan aritu da. Lanekin egindako lanaren esker onez eman zaio oroigarria. 

Sarrera, LHako Sailburuordetzako Ricardo Lamadridek eta Arabako Foru Aldundiko Lexuri Ugartek, egin dute, Lanekiko Presidentea den Ainitze Blanco eta Egibideko zuzendaria den Xabier Lopez de Santiagorekin batera.
Josu Waliño, PuntuEus Fundazioko Zuzendariak euskaraz sarean nola aritu gaitezkeen azalduko digu.
Lehenengo mahai-inguruko kideek nor bere esparrutik hitz egin digute. Lexuri eta Kepak, Lanabeseko kide gisa, Arabako Foru Aldundiak sustatutako Lanabes egitasmoaren berri eman digute. Ondoren Josune Zabalak 2020ko euskaraldia zertan den azaldu digu, baita LH plan estrategikoaren barruan kokatu ere. Santi Uribek aldiz ikastetxeko normalkuntzaren adibide gisan Mendizabalako esperientzia kontatu digu.
Metodologia berriek ere badute HIzkelan4ean tartea, Elhuyar fundaziokoek Hiztegi kolaboratiboaren adibide praktiko bat egitera animatu gaituzte. Visual Thinkingak, egun indartzen ari den korronte honek, dakartzan onuretaz hitz egin digu Miryan Artolak. Eta LH-ko Lan Prestakuntza eta Orientabide modulura berrikuntza ekarri duen Heziraul proiektua zertan datzan ezagutu dugu Olatz Imazen eskutik.

Atsedena eta gero Zibersegurtasunaren ildotik, sarean nola gabiltzan ezagutu dugu 4 eragileren eskutik. Adibide eta praktika onak eskainiz eta modu seguruan saretzeko aholkuak emanez. Horretan aritu da Xabier Martin, iparra.eus eko esperientzia kontatuz. Eta LHko hiru irakasle aditu, Iratxe, Josu eta Ugaitz.

Bukatzeko, Industria 4.0 egitasmoaren berri eman digu Xabier Lopezek Egitasmo hau elkarlanean burutu da: Egibide, Mendizabala LHII, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Arabako Foru Aldundia.

HIzkelan4 arrakastatsua izan da, praktika onez, aholkuz, esperientziez, jakintzaz bete dira bertaratutakoak. Datorren urtean Gipuzkoan, Easo Politeknikoan izango da Hizkelan5. Edizioa.

 


Twitter      Facebook