Aurkezpena eta historia 

Sarrera 

Mendizabala Lanbide Heziketako Institutu Integratua zentro publikoa da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendekoa.


Aipamen historikoa 

CIFP Mendizabala LHII zentroa 1980-81 ikasturtean jarri zen martxan. Instituto Politécnico Nacional de Vitoria zuen izena garai hartan, eta delineatzea, automozioa eta fabrikazio mekanikoa zituen espezialitateak garai hartan. 18 irakaslek osatutako irakaskuntza-taldea geneukan.  

1993-94 ikasturtetik aurrera Mendizabala Lanbide Hezkuntzako Institutu Politeknikoa izena hartu zuen.  

95/96 ikasturtean, Mendizabala Institutuak IKASLAN ARABA elkartea sortzen lagundu zuen, eta, hala, benetan parte hartu zuen Lanbidez Hezkuntzako Euskal Plana eta Kualifikazio Profesionalen Sistema martxan jartzen.   

Goi-mailako Prestakuntza Zikloak jartzearekin batera, 96-97 ikasturtean, Prestakuntzako Zikloak Aztertu eta Berritzeko Zentro izendapena eman zigun Hezkuntza Sailak, lehenengo aldiz eta beste inori ez harrezkero.  

1998. urtetik, Lanbide Hezkuntzako Zentro Integralen Sarean dago. Sare horren misioa da Lanbide Hezkuntzako Euskal Plana gauzatzen laguntzea, eta, horren barruan, Goi-mailako Lanbide Hezkuntzako Institutu Berezia izendapena lortu du, horregatik, CIFP Mendizabala LHII izena du orain, Lanbide Hezkuntzako hiru azpi-sistematan ikasketak emateko bidea irekitzen dion izena:

  • Hasierako prestakuntza
  • Lanerako prestakuntza
  • Etengabeko prestakuntza