ENPRESA LAGUNTZAILEAK

Mendizabala Institutua hainbat enpresa eta erakunderekin dabil elkarlanean, proiektu komunak lantzen. Enpresen eskarien araberako prestakuntza ematen du, bere ikasleez osatutako lan-poltsak eskaintzen ditu eta lantokietako prestakuntza kudeatzen du. 

Praktikak enpresetan:

 

Gure institututik enpresari begira egiten dugu lan, gaitasun handiko langileak prestatu eta teknikari oso kualifikatuak eskaini ahal izateko enpresei, halaxe eskatzen baitu gure gizarteak.  

Lantokietako Prestakuntza (LTP) enpresetan bertan egiten den modulua da, ikaskuntzako eta enpresetako agenteek parte hartzen dutela. Modulu hau zikloko bigarren kurtsoan egiten da eta, normalean, hirugarren hiruhilekoan. Modulu hau egin ahal izateko, ikasleek gaindituta eduki behar dituzte prestakuntza-zikloa osatzen duten gainerako modulu guztiak.

 

  • Hasierako, erdi-mailako eta goi-mailako prestakuntza-zikloak: 350 – 400 ordu LTP.

  • Lanerako prestakuntza: 100 ordu praktiko.

Urte hauetan, irakasten ditugun hainbat espezialitatetan jarduten diren enpresekin ibili gara elkarlanean. Gaur egun, lankidetza-hitzarmena daukagu 500 enpresa eta elkarterekin, publiko nahiz pribatu. 

Praktikak atzerrian

Mendizabala Institutuak aukera ematen die ikasleei, gainera, modulu hau atzerrian egiteko, bekez lagunduta, Leonardo Da Vinci eta Erasmus programen bidez.  

LAN-POLTSA

Datu-base bat badaukagu gure ikasle izandako guztiei buruzko informazioa biltzen duena, Mendizabala Institutuko ikasleei lanean hasteko bidea errazteko eta institutuarekin lankidetzan aritzen diren enpresen beharrei ondo erantzuteko.