Formakuntza planen diseiua

Etengabeko prestakuntza eta lanerako prestakuntza

  • Etengabeko Prestakuntza lanean ari diren langileei zuzenduta dago; langileek hainbat arlotan dituzten trebakuntza-beharrei erantzuteko helburua du, era partikularrean zein enpresa-planen bidez.
  • Horren barnean, Modulu Katalogoko ikastaroak (Euskal Autonomia Erkidegoko Prestakuntza Sistemarekin lotutako trebakuntzakoak) ematen dira, eta, trebakuntza-kredituen bidez, egungo Lanbide Heziketarekiko baliokidea den lanbide-prestakuntza lor daiteke. Ikastaro horietarako &percent; 100eko diru-laguntzak ematen ditu HOBETUZek.
  • Bestalde, hainbat modalitatetako eta espezialitatetako ikastaroak eskaintzen dira, teknologiaren arloan egunean egoteko. Ikastaro horietarako diru-laguntzak Arabako Foru Aldundiak ematen ditu.
  • Lanerako Prestakuntzak langabetuak lanbideetan trebatzeko balio du, lan-munduan sar daitezen. Modalitate horretan eskainitako ikastaroak luzeak izaten dira (200-400 ordu). Hainbat erakundek ematen dituzte diru-laguntzak: INEM, LANBIDE, Udala eta Foru Aldundiak.