AHOLKULARITZA

Lanbide Orientazioaren Zerbitzua

MENDIZABALA INSTITUTURA joaten diren ikasleek eta pertsonek ikasketei eta lanbideei buruz informatzeko eta orientatzeko zerbitzua dute, baita lan-munduan sartzeko laguntza ere. Gainera, sail horrek ikastetxean ikasketak amaitu eta gero langabezian dauden ikasle ohien jarraipena egiten du, lan-merkatura sartzeko aukerak eskaintzeko.

Pedagogia Orientazioaren Saila

Gure ikastetxeko familiek eta ikasleek pedagogia-orientazio zerbitzua dute. Hainbat hezkuntza-prozesuri eta ikastetxeko eta ikasketak amaitu osteko aukerei buruzko orientazioa eta informazioa emateaz arduratzen da.

Langai/Lanbide (EAEko Lan Zerbitzua)

.

Lanbide1996an Langai sortu zenetik, Mendizabala Institutua lankidetzan aritu da, eta zerbitzu pertsonalizatua eta espezializatua eskaini die eskatzaileei nahiz eskaintzaileei. Ehunka ikasle eta ikastetxetik kanpoko pertsona izan dira gure bulegoetan. Horri esker, horietako askok lanpostua lortu edo lehen zutena hobetu dute. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 945 000 436 telefono-zenbakira.

.

IkasLAN

 

IkaslanIKASLAN EAEko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea da. Ikastetxeetako zuzendaritza-taldeek zentroetan bikaintasuna lortzearen alde egiten dute, Administrazioarekin eta interes-taldeekin bitartekari gisa arituz, esperientziak partekatuz eta sarean lan eginez.

.