ZERBITZUAK

Bideo_bilera gela


Bideo-bileretarako gela

Bideo-bileretarako gelak ikastetxe ezberdinen arteko jakintza elkartrukea ahalbidetzen du. Halaber, enpresekiko elkarlana errazten eta indartzen du.
Bideo-bileretarako gela erabiliz bilerak egin daitezke, urruneko formakuntza, aurkezpenak, .. beti ere, desplazatu barik. Ingurune ezberdinen artean dokumentuak, irudiak, soinuak eta datuak partekatu ditzakegu denbora errealean eta bertaratu barik.


Liburutegia
144 metro koadrodun liburutegia erabilgarri dago, bertan editorial biltegia eta mediateka egokia dago bideoak, DVDak edo CD-ROMak ikuskatzeko.

Internet

Ikasleek, ikastorduetan edo haietatik kanpo, konexiodun informatika gelak erabili ahal izango dituzte lanak burutzeko, datuak jasotzeko edo atzerritar hizkuntzak lantzeko.

WiIFI Konexioa
WiFi Konexioa

Institutu osoko espazio komunetan WIRELESS konexioa eskuragarri dago ordenagailu eramangarrietan erabiltzearren. Zerbitzu honen bidez edozein erabiltzaile norberaren ordenagailuz internetez lan egin ahal izango du libreki.

 

 

Bizikidetzarako Gela
Atseden egin, kafe bat hartu do pintxorik nahi izanez gero, egokituriko lokala dago.