AUTOMATIZAZIOA

TKgune

ENPRESENTZAKO AURKEZPEN GUTUNA

Lanbide-heziketako ikastetxe eta irakasleek osatzen dugun sarearen bitartez, prozesuak automatizatzeko aukera eskaintzen duten sektore ezberdinenitako enpresei prozesu berriak ezartzeko edota berauek hobetzeko laguntza ematen diegu. Enpresek gure profesionalen tutoretza pertsonalizatua izango dute, baita gure ikastetxe-sarea saiakuntza-banku gisa erabiltzeko aukera ere.

Industriak produktu lehiakorrak behar ditu, fabrikazio-prozesu gero eta zorrotzagoak eskatzen dituztenak. Horien bilakaera gero eta handiagoa eta bizkorragoa da. TKguneko profesional taldeak zure produktuak eta prozesuak analizatzen  lagunduko dizu eta hobekuntza-ekintzak planteatu eta gauzatuko ditu.

TKgunek kudeaketa-sistemetako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen dizue. Horri esker, sistema horiek diseinatzen, dokumentatzen eta ezartzen lagun diezazuke, baita integratzen ere. Horrez gain, barne-ikuskapenak eta geroztiko jarraipena ere egiteko aukera eskaintzen da.

  • Automatizazio, kudeaketa eta produkzio sistemen inplantazioa
  • Automatizazio sistementzako multzo eta elementuen diseinua eta mekanizazioa
  • Automatizazio prozesuetarako fabrikazio gehigarria material plastiko ezberdinak erabiliz
  • Zirkuitu elektonikoen prototipaketa
  • Fabrikazio lerroen robotizazio industriala
  • Prozesuen balioztatzea ikusmen artifizial edo laser teknikak erabiliz
  • Bibrazioen azterketa bidezko mantenu prebentiboko azterketak
  • Materialen saiakuntzak
  • Makina industrialetako elementuen muntaia
  • Makina industrialetako elementuen konponketak eta aldez aurreko diagnostikoak
  • Lerro automatizatuetako sistema mekaniko, hidrauliko eta pneumatikoak
  • Lerro automatizatuetako mantentze, programazio eta control lanak
  • Lan arrisku eta ingurugiro arriskuen prebentzioa lerro automatizatuen mantenketa lanetan

TKNIKAko TKGUNEAN JARRITU IRAKUTZEN PROIEKTUAREN INGURUAN


BABARRUNEN SAILKAPENERAKO PRODUKZIO LERRO BATEN AUTOMATIZAZIOA

LANAK MENDIZABALA